PORNO VS AFRODITA
- https://www.mutriku.eus/eu/agenda/porno-vs-afrodita
- PORNO VS AFRODITA
- 2020-12-05T18:00:00+01:00
- 2020-12-05T23:59:59+01:00
- PORNO VS AFRODITA
- Noiz 2020/12/05 18:00
- Non KIROLDEGIAN

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien
begirada apetatsupean. Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.
Publikoa: +14urte
Iraupena: 70 Minutu