Urmael berri bat sortzeko auzolana martxan jarriko da Mutrikuko Artzainerreka eremuan

  • Noiz 2023/10/21 09:30
  • Non Artzainerreka
 
Urmael berri bat sortzeko auzolana martxan jarriko da Mutrikuko Artzainerreka eremuan.
 
Ekintza hau, "Mutrikuko natura ondarearen berreskurapenerako ekintzak 2022-2023-2024" proiektuaren baitan kokatzen da.
 
Hemengo habitatak eta espezieak kontserbatu eta leheneratzearekin batera bi urmael egingo ditugu lur-sail berean. Habitaten heterogenitate horrek biodibertsitate oparoa garatzeko bidea zabalduko du, batez ere, zaugarriak diren anfibio eta odonatuei lagunduz.