Ziriako Andonegi literatur lehiaketako sari banaketa

  • Noiz 2012/12/21 18:00 - 19:00"
  • Non Udaletxea

Azkenean ere epaimahaiak hartu du erabakia!

Irabazleen izenak barikuan, 18:00etan, udaletxean, jakingo dira.

Epaimahaia lau lagunek osatu dute: Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazle ondarrutarrak, Aitor Lizardi mutrikuar literaturzaleak eta Mutrikuko Irakurzaleen taldeak.

Herriko bi ordezkariei euren iritzia eskatu zaie. Hauen iritzia eta lan guztiak bi idazleei eman zaizkie, eta haiek izan dira erabakiaren gainean pisu gehien eduki dutenak.