100 urte bete ditu Antonia Nuñez Bustok

2013/09/02
Auzotarrek urtebetetze festa antolatu diote; alkatea eta alkateordea ere bertan izan dira.

Zalamea de la Serenan (Badajoz, Espainia) jaioa den arren, azken 50 urteak Mutrikun bizi izan da Antonia Nuñez Busto. Eta aurten, irailaren 2an, 100 urte bete ditu.

Urtebetetze berezia medio, auzokideek elkartuta zorion-festa txiki bezain hunkigarria antolatu zioten atzo. Nuñezek hainbat opari eta lore sorta jaso zituen bere bizlagunengandik, eta pozik hartu zituen haien irribarre, muxu eta maitasun hitzak. Bertaratutakoen artean zeuden ere Joseba Palenzuela alkatea eta Arrate Uranga Politika Sozialeko batzordeburua eta alkateordea. Haiek ere mutrikuar guztien izenean zoriondu zuten.

Familiarekin batera, goiz bikaina pasa zuen ehun urte bete berri dituen mutrikuarrak.