141 lagunek egingo dute saltaka IX. Arnoko igoeran, domekan

2013/06/07
Oinezkoak 08:00etan, Goiko plazatik abiatuko dira; saltaka egingo dutenak, berriz, 10:00etan.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatu du IX. Arnora igoera domekarako. Igoera oinez egingo dutenentzako 08:00etan jarri dute irteera ordua; lasterketa saltaka egingo dutenentzat, berriz, 10:00etan izango da irteera.

Ibilaldiak, denera,  22 kilometro dauzka. Antolatzaileek adierazi dutenez bidean janari eta edariak egongo dira parte hartzaileentzako.
Arnoko igoera korrika egin nahi dutenen izen emate zerrendak itxita daude dagoeneko. Danera, 141 lagunek eman dute izena.

Oinezkoen kasuan, beste aldetik, 186 mendizalek eman dute izena, momentuz. Hala ere, horien kasuan domekan bertan ere eman ahal izango da izena. 13 euro ordaindu beharko dituzte horretarako.

 

ITURRRIA: HITZA