200 txirrindularik parte hartuko dute domekako Atxukale Sarian

2013/05/10
Txanbolingo errotonda paretik aterako dira gazte mailako txirrindulariak 10:00etan eta 87 kilometroko etapari aurre egin beharko diote.

Atxukale Saria izango da jokoan, domeka honetan, gazte mailako txirrindularien artean. 200 txirrindulari inguru izango dira 87 kilometroko luzera duen ibilbidea osatuko dutenak Goiko plazako podioaren gorenera igo ahal izateko.

Mutrikutik irtenda, Debara joan beharko dute txirrindulariek, eta handik Osintxura. Mutrikura bueltan, birritan igo beharko dute Kalbaixoko gaina. Beraz, herritarrek txirrindularitzat gozatzeko aukera izango dute, lasterketarekin sarritan bat egin ahal izango dute eta. Aurten, gainera, proba berezia izango da. Izan ere, Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izango da.

Proba 12:15ak aldera bukatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Bukatu ondoren, trofeoen banaketa egingo da Goiko plazan.