2016 Kirolaren Gala abenduaren 16an ospatuko da.

2016/12/09
Datorren abenduaren 16an, ostirala, 2016 urteko KIROLAREN GALA ekitaldi irekia ospatuko dugu udaletxeko Udalbatza Aretoan arratsaldeko 19.00etatik aurrera.
Laugarren edizioa ospatuko dugun honetan, urtero bezala 4 sari banatuko ditugu: 1.- KIROLARI ONENA -2.- TALDE ONENA- 3.- IBILBIDE ONENAREN SARIA eta 4.- AIPAMEN BEREZIAREN SARIA.

Oharra: Aurten ez da mahai ingururik egongo, hortaz, 19.00etan zuzen zuzenean sari banaketarekin hasiko gera aurkezpena egin ostean. Sarituak ez dira egunerarte publiko egingo.
 
Sari Banaketaren ondoren luntxa emango zaie saritu eta bertaratutako guztiei.