“AR-3 TURRUNTEGI” esparruko birpartzelazio-proiektuari eta urbanitzatze-proiektuari hasierako onarpenak

2023/03/31

Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi


Alkateak 2023ko martxoaren 16an emandako Ebazpenez hasierako onespena eman zaio Mutrikuko “A.R.3. TURRUNTEGI” eremuko urbanitzatze-proiektuari.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 196. artikuluan xedatutakoaren arabera, urbanitzatze-proiektuaren hasierako onespenaren ondoren, jendaurrean jarri behar da 20 egunez, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan. Epea azken iragarkia argitara­tzen den egunaren biharamunetik kontatuko da.

 

Mutrikun, 2023ko martxoaren 16an.
Alkatea

 

 

Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi

 

Alkateak 2023ko martxoaren 16an emandako Ebazpenez hasierako onarpena eman zaio Mutrikuko “AR-3 TURRUNTEGI” esparruko Birpartzelazio-proiektuari.

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 43. artikuluan eta Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudia onartzen duenabuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 108. artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean. Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udale­txeko Iragarki taulan eta “El Diario Vasco” egunkarian argitaratuko da, eta epea azken iragarkia argitara­tzen den egunaren biharamunetik kontatuko da.

 

Epe horretan agiria azter­tzeko aukera izango da, eta bidezko ikusten diren alegazioak egin ahal izango dira.

 

Mutrikun, 2023ko martxoaren 16an.
Alkatea