“Baserrikoa Debabarrena” Ekimena, larunbata, urriak 8 Beheko Plazan

2011/09/07
Urriak 8ean Beheko Plazan, 9.00etatik 14.00tara herriko produktuak eskuratzeko aukera paregabea egongo da. Ez galdu aukera!

Uztailean eta abuztuan egin zen bezalaxe oraingo honetan ere azoka egingo da hilaren bigarren larunbatean.

"Baserrikoa Debabarrena" Ekimenaren bidez, zuzeneko salmenta eskaintzen duten ekoizleak eta salmenta zuzeneko puntuak sustatu nahi dira. Gure helburua kontsumitzailea produktu hauek duten balio erantsiaz jabetu eta bertako ekonomian bultzada bat ematea da.


Herriko baserritarrak egongo dira beraiek ekoiztutako produktuak saltzen: Ibiri, Aritza, Goienetxe, Itxasgain eta Ekoalboraz (Juan Martin Urreisti).

Ekitaldi honetan nobedade bezala Herriko merkatarien "Bertan" elkarteko hiru dendak ere parte hartuko dute:  Maneiro lentzeria, Aparra arropa denda eta Guadalupe. 


 Antolatzaileak: Mutrikuko Udala eta Debemen