“Mutrikuk ez du erreskaterik eskatu”
“Mutrikuk ez dio Diputazioari erreskaterik eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da udalerriaren egoera ekonomikoa onbideratzeko eta etorkizun hobe baterako zutoinak jartzen hasteko”. Horrenbestez erantzun die Joseba Palenzuela alkateak (Bildu) komunikabideetan herriko egoera ekonomikoari buruz zabaldutako berriei.
2012. urtekoak Bilduk prestatu dituen lehen aurrekontuak dira, eta hura osatu ahal izateko muga ugari izan dituzte. Egoera larria zen udalerrikoa: 5.283.257,97 euroko zorra zuen; %109an zorpetuta zegoen.
Egoera horri buelta emateko saiakera zintzoa egitea izan zen Bilduren lehen erronka. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundia hartu zuten bidelagun, eta bertako teknikarien laguntzarekin 2020. urtera arteko neurriak zehazten dituen plan ekonomiko-finantzieroa prestatu zuten. “Plana jarraituz, datozen lau urteetan zorra bi miloi eta erditan jaistea lortu nahi dugu”, azpimarratu du alkateak.
Aldundiarekin batera egindako plan ekonomiko-finantzarioari jarraituz, aurten 450.000 euroko mailegua aurreikusten zuten. Horretarako, ordea, Batzar Nagusien baimena behar du Mutrikuk. “Gure zorpetze maila %100 baino altuagoa denez, mailegua eskatzeko haien oniritiza behar dugu. Aldundiak ez digu zuzenean dirurik emango, diru hori bankuei eskatzeko aukera zabalduko digu”, azaldu du. “Baina hori, esan bezala, daukagun egoera larriari buelta emateko erabiliko dugun tresnetako bat besterik ez da. Denbora luzean Aldundiarekin batera lantzen ari garen plan baten baitako tresna, eta ez momentu puntual baten egin den eskaera”.

EGOERAREN ERROAK
Mutrikuko Udalaren egoera ekonomikoa ez da egun batetik bestera sortutako egoera izan: lurraldearen planteamenduaren baitan egin den baliabide ekonomikoen banaketa eta urtetan herrian mantendu den joera dira, udalaren ustez, gaur egungo egoeraren arrazoi nagusiak.
Lurraldean egindako baliabide ekonomikoen banaketak Mutrikuri ez dio onurarik ekarri udalaren ustetan. “Industrialdeak eta abarrak ezartzean, Mutriku alde batera gelditu da, eta horrek eragin zuzena du udalerriaren sarrera ekonomikoetan. Mutrikuren biztanle kopuru berdintsua duten beste herri batzuk badira, baina aipatutako banaketari esker, urtean guk baino sarrera gehiago dituzte; miloi 1 eta 2euro gehiago lortzen dituztenak badira”, nabarmendu nahi izan du alkateak. “Eta diruaren banaketa egitean, hau da, fondo forala banatzean, biztanle kopuruari erreparatzen zaio, nagusiki, eta ez udalerriaren egoerari”.
Sarrera murritzak edukitzeak fondo foralarekiko dependentzia handitzen du. “Udalerriaren funtzionamendurako behar-beharrezkoa da, eta haren jaitsierak eragin handia izan du guregan”.
Gainera, azken urteetan Aldunditik jasotako diru kopuruaren zati bat bueltatu egin behar izan da urte amaieran. Joera hori ikusita, aurten, Udalak funts horretatik jasotako diruaren %8 gorde egin du, itzuli behar izanez gero, ahalmen hori edukitzeko. “Aurten, gainera, Udalak 2011n Diputazioari itzuli beharreko 356.000 euroko zorra kitatu dugu, eta 2012-2013 bitartean, 2009tik ordaintzeke dagoena ordainduko dugu”, argitu du alkateak.
2012ko aurrekontuak egitean, Udalak zuhurtasunez jokatu nahi izan du. Eta argi dute egoera ekonomikoa onbideratzearekin bakarrik lana ez dela amaitzen. “Hala egingo bagenu, udalerriak urteetan jarraitu duen joerari jarraipena emango genioke, eta etorkizunean, berriro ere, horrelako egoerak gertatzea ahalbideratuko genuke. Gure asmoa joera horrekin amaitzeko bidea egiten hastea da, eta lehen pausoak ematen ari gara”, azaldu du alkateak.
Horretarako, garapen sozio-ekonomikoa indartzea eta bultzatzea da Udalaren helburuetako bat, eta 2012ko aurrekontuak prestatzean, hori izan zen ildo nagusietako bat. “Mutrikuren gaitza sarrera gutxi eta eskasak dituen herria izatea da. Garapenean indarra jarrita, horri konponbidea ematen saiatzen ari gara”.