“X. LORATU MUTRIKU BONU KANPAINA” AURKEZTU DU MUTRIKUKO UDALAK HERRIKO AKTIBITATE KOMERTZIALA SUSPERTU ETA HERRIKO FAMILIEN EKONOMIAN LAGUNTZEKO

Mutrikuko Udalak, 2020eko udazkenean antolatu zuen lehen bono kanpaina eta herriko hainbat sektoreen aktibitatean inpaktu baikorra izan zuen. Herritarrengan ere, oihartzun zabala izan zuen eta askok eskertu zuten ekimena aurreraeraman izana. Hori dela eta urtetik urtera ekimena errepikatzen joan gara.
Aurreko urteetako kanpainek izan duten arrakasta ikusirik, 2025ean ekimen hau errepikatzea erabaki da. Urteko lehen bonu kanpaina udaberrian egin zen eta bigarrena, udazkenean ospatuko da, urriaren 17an hasi eta azaroaren 2anamaitu.
Udazkeneko kanpaina honekin, udalak, herriko merkatari eta ostalarien artean 40.5000 € mugitzea eta udalerrikofamilien erosteko ahalmena 13.500 eurorekin diruz laguntzea lortu nahi du.
Bono kanpainaren ezaugarriak
Udalak, 15.000 € -rekin, 1.350 bono finantzatuko ditu. Bono sorta bakoitzak 30€-ko balioa izango du eta frakzionatuta egongoda: 10 €-ko frakzio bat eta 5€ko 4 frakzio.
Mutrikuko Udalak salgai jarritako 30€ko balioko bonua erostean, herritarrak 20 € ordainduko du eta udalak gainerako 10 €-ak jarriko ditu.
Bonoak erosi ahal izateko nahitaezkoa izango da Mutrikun erroldatuta egotea. Honez gain, 6 urtetik gorako herritarbakoitzak, gehienez, bono xorta bat erosi ahal izango du.
Bonuak kanpainara atxikitutako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira eta behin bonoak erosi ondoren,ezingo dira itzuli, ez eta dirutan trukatu ere.
Erosketa-tiketaren zenbatekoa bonuaren frakzioaren kopuru bera, edota, handiagoa izan beharko da.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri urriaren 17tik aurrera. Turismo bulegoaren ordutegia honako hau da:
Asteartetik ostegunera: 10:00 – 14:00, ostirala eta larunbata: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 Igandea: 10:00 – 14:00. Astelehenetan ITXITA.
Erosteko nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros dezake bere bonoa nortasun agiriaren kopia bat erakutsita. Erosketa bakoitzean, gehienez ere 2 bonu erosi ahal izango dira batera. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua.
Bonu guztiak aldi berean erabili ahalko dira edo banaka. Hori bai, erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izanbeharko du beti, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.
Kanpainaren inguruko informazioa eta parte hartze arauak: www.mutriku.eus web orrian aurkituko dituzue.
Kanpainaren iraupena
Kanpaina honek bi asteko iraupena izango du, urriaren17tik azaroaren 2ra. Epe horretatik aurrera, ezingo dira gastatuerositako banoak.
Parte hartzen duten establezimenduak:
Bonuak Mutrikuko 37 establezimendu hauetan erabili ahalko dira:
ALAZNE OPTIKA, ALBARO DENDA, ALBOKA OKINDEGI ETA KAFETEGIA, ALDANA BURDINDEGIA, ALDAY HORTZ KLINIKA, AMETZA TABERNA APAIN ESTETIKA ZENTROA, APARRA ARROPA DENDA, APARTAK ILEAPAINDEGIA, ARRIZABALAGA HARATEGIA, BARE BARE TABERNA, BIGARA FRUTA ETA BARAZKIAK, DILAITZ BARNE DISEINUA, DOTORE ILEAPAINDEGIA, GARAIA ARROPA DENDA, GOTZON ARRANDEGIA, IPARRAGUIRRE ALTZARIAK, IRATXE MASAJE ZENTRUA, IRIPE ELEKTRADENDA, ISLADA FISIOTERAPIA, ITXASNE FRUTATEGIA, JOSEBA ELEZGARAI MASAJE ETA OSTEOPATIA, JOSUNE ILEAPAINDEGIA, KALBAIXO JATETXEA, LASUEN ELEZGARAI BOTIKA, LEIZE ERRETEGIA, LEKUBE BURDINDEGIA, LON APRAIZ BOTIKA, MADARIAGA PAPERDENDA, MAIDER PINTO ESTETIKA ETA TERAPIA ENERGETIKOAK, MANEIRO LENTZERIA,OLAIZOLA ARROPA DENDA, ALDAPAN, ZELAIETA JATETXEA, SABINA DENDA, TXIMAK ILEAPAINDEGIA,ZIORTZA ILEAPAINDEGIA
Mutrikuko Udalak nabarmendu eta eskertu nahi du, herriko establezimendu hauek egiten duten esfortzua kanpaina hau aurrera atera ahal izateko, izan ere, eurek ez dute etekin zuzenik ateratzen, baina bonotan jasotako diru kopuru guztiaaurreratu egiten dute