Mutrikuko Eskola Kiroleko 2020-2021 ikasturteko aurkezpen bilera

2020/10/06

Kaixo guztioi.


Datorren 2020-2021 ikasturte berriaren inguruan, Eskola Kiroleko ikasturte hasierako
bilera orokorra antolatu dugu. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, gaur
egun dauden murrizketek jendaurreko bilera jendetsuak daude. Ondorioz, Eskola
Kirolaren ikasturte berriaren inguruko informazio guztia online egingo dugu, zuzenean,
Mutrikuko Udala Youtubeko kanalean.


Bilera urriak 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean.


Baina bilera ez da bide bakarrekoa izango, jakin badakigulako galdera ugari izango
dituzuela. Ondorioz, bilera zuzenean jarraitzen ari zareten bitartean Youtubek eskaintzen
duen Txat-aren bidez zuen galdera guztiak bideratu ahalko dituzue, guk erantzun ahal
izateko.


Gainera, bilera zuzenean jarraitzeko aukerarik ez baduzue, bilera grabatuta geratuko da
eta informazio guztia eskuragarri izango duzu.


Besterik gabe, Youtube bidez ikusiko garelakoan, jaso ezazue gure agurra.
https://youtu.be/q1nFPu774jI