20200419- KIROLDEGIKO SPINNING GELAKO BIZIKLETEN ZOZKETAREN EMAITZAK

2020/04/19

Arratsaldeon kiroldegiko bazkide/ erabiltzaile hori:

 
52 partaidek parte hartu duzue zozketan eta hortik 15ek lortu dute, konfinamendu egoera irauten duen bitartean, kiroldegiko spinning bizikletaz disfrutatzeko aukera izatea. 
 
Jakinarazi zaie irabazleei baina erantsita duzue sarituen zerrenda*. Datuen babesaren legela dela eta, izen abizenen lehen hizkiaren bitartez adierazten degu irabazleak nortzuk izan diran.
 
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiori.
 
Aitor Itza Iparragirre
 
Udaleko Kirol Zinegotzia
 
Mikel Mariezkurrena Mindegia
 
Udal Kirol Zerbitzuen burua