2021 "Kirolaz Blai" Kirol Uda kanpainari buruzko oharra

2021/05/07

2021 UDA KANPAINARI BURUZKO JAKINARAZPENA GURASOEI ZUZENDUTA

NORK BIDALIA: MUTRIKUKO ESKOLA KIROLEKO KONTSEILUA (Samiela ikastetxeko guraso elkartea, Goizeko Izarra Ikastolako Saturran Guraso elkartea eta Mutrikuko Institutuko Idurre Guraso elkartea, 3 Ikastetxeak eta Mutrikuko Udala).

 

2021 “KIROLAZ BLAI” KIROL UDA KANPAINAINARI BURUZKO INFORMAZIOA


 INFORMAZIO OROKORRA ETA GARRANTZITSUA:


o Iraupena: Ekainak 28-Uztailak 16.
Astelehenetik ostiralera 10.00.12.30 bitartean. Ordutegia orientagarria da ekintzen arabera.
o Kopuru mugatuak: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila arteko haur eta gazteei zuzenduta.
o COVID egoera dela eta, ikastetxeetako talde burbuilak mantenduko ditugu.
o Osasun Sailetik jarritako baldintzak eta irizpideak bete beharko ditugu.
o Taldeak sortzeko kopuru minimo bat eskatuko dugu.


 Maiatzean zehar banatuko da ekintzen programa, dagozkion diptiko, izen emate orri eta bestelako informazio agiriekin batera.