2024KO ZESTA PUNTAKO GIZONEZKOEN ELITE TXAPELKETAREN AURKEZPENA MUTRIKUN

2024/03/14

Martxoaren 15ean hasita eta apirilaren 19 arte EHko 16 puntista afizionatu onenek, gizonezkoen Elite txapelketa jokatuko dute Mutrikun.

Irailean, emakumezkoen Zesta Puntako Elite txapelketa antolatu eta gero, martxoan, gizonezkoen txanda izango da. Txapelketa guztia Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatuko da ostiral arratsaldeetan eta guztira EHko 16 puntista onenek parte hartuko dute.

Txapelketa, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Mutrikuko Udalak eta Mutrikuko Danok Bat Pilota Elkarteak antolatuko dute.