2025 URTEKO IÑIGO ANDONEGI ARGAZKI LEHIAKETA
2025/10/17
OINARRIAK
Mutrikuko Udalak 2026ko egutegiko argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa burutuko du aurtengoan ere. Hauek dira lehiaketa horretako oinarriak:
Parte hartzaileak: Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar.
Argazkien ezaugarriak:
- Argazkiak koloretan, zuri-beltzean nahiz bestelakoetan aurkez daitezke.
- Argazkiak formatu horizontalean aurkeztu beharko dira, elementu gehigarririk erantsi gabe (sinadurak, ur-markak…).
- Gutxieneko neurria: 21 x 29,7 zm
- Bereizmena: 300 ppp.
Gaia:
- MUTRIKUKO ALTXORRAK. Zein da zuretzat Mutrikuk duen altxorrik preziatuena? (ondarea, natura, pertsonak, animaliak, paisaia, ohiturak...).
Aurkezpena:
- Parte-hartzaileek euren lanak aurkeztu ahal izango dituzte soilik, originalak izan behar dira eta ezin izango da beste pertsona baten argazkirik aurkeztu ezta beste lan original baten elementurik gehitu.
- Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar izango dira ondorengo estekaren bitartez: https://forms.gle/JFy5xcjj1oj9eFir5
Aurkezteko azken eguna: Azaroak 16.
Epaimahaia: Udalak izendatutako 2 aditu eta Udaleko ordezkari bat.
Epaia eta sari banaketa: Abenduaren 19an, Kultur galan
Sariak:
- Epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu.
- Argazki bakoitzak 90 €-ko saria jasoko du.
- Herritarren saria: Erakusketa bat prestatuko da eta bertan bozka bidez argazki bat aukeratuko dute. Argazki hori egutegiaren azala izango da eta sarituak 90 €-ko bonoa jasoko du BERTAN elkarteko dendetan erabiltzeko.
- Saritutako argazkiekin Udalak 2026ko egutegia argitaratuko du.
Oharrak:
Erakusketa aretoan 70 argazki sartu daitezke gehienez, beraz, kopuru hori baino argazki gehiago aurkezten badira, argazki batzuk ez dira erakusketan jarriko. Aukeraketa hori epaimahaiak egingo du.
Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea dakar:
- Aurkeztutako argazkiak, sariren baten irabazle izan edo ez, egilearen jabetzakoak izango dira, hala ere, Udalak eskubidea izango du argazkiak argitaratzeko (eskuorrietan, publizitatean, sare sozialetan, web-orrian…) edota helburu komertzialik gabe erakusteko, beti ere egilearen izena aipatuz.
- Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da.
- Argazkiren batek indarrean dagoen araudia urratuz gero, antolatzaileak lehiaketatik baztertzeko eskubidea izango du.
- Jasotako datuak konfidentzialak izango dira.
Mutrikun, 2025eko urriaren 16an
