40. Margo Lehiaketa uztailaren 12an hasiko da

2020/07/07
Bizi dugun egoera dela eta, aurtengo margo lehiaketa berezia izango da.

40. Margo Lehiaketak aldaketa asko izango ditu. 

Uztailaren 12tik 23ra ospatuko da lehiaketa eta lanak uztailaren 20an, 21ean eta 23an aurkezteko aukera izango da udaletxeko kultur sailean (11:30-13:30). Lan guztiak ezizenez sinatu beharko dira eta eskaera orria bete beharko da lanak aurkezten diren momentuan. 

Hauek dira lehiaketako oinarriak.

Anima zaitezte!