500 lagundik gora Mutrikun bueltaka
2013/03/13
Burumendik antolatu du Eskolarteko XXVI. Mendi Lehiaketa; guztiak pozik gelditu dira antolakuntzarekin.
Hogei ikastetxetako umeak eta haien arduradunak Mutriku eta bertako inguruak ezagutzeko aukera eduki zuten domekan. Eskola kirolen parte hartzen duten gazteek mendiko ibilbide neurutua egiteko aukera eduki zuten federazioaren eskutik eta Burumendikoen lanari esker.
Ibilbide luzea eta motza jarri zieten aukeran antolatzaileek, baina gehiago handi batek lehenengoaren aldeko hautua egin zuen. Hiru ordu inguruko buelta eman zuten eta San Juan, Kalbaixo, Apain, Abeletxe, Olatz... ezagutzeko aukera eduki zuten.
Helmugara heltzean, guztiak ados: antolakutza ezinhobea. "Bidea ondo markatuta zegoene ta mapa beharrik ez dugu izan, nahiz eta eskura eduki", zioten askok.