Abiatzear den LOTUNE Mutrikuko Emakumeentzako* Jabekuntza Eskolak badauka logotipoa.

2022/01/19

Eider Lekube San Martin izan da Mutrikuko Udalak Lotunerentzako logotipoa hautatzeko martxan jarri zuen lehiaketaren irabazlea. Emakume* desberdinen bizipenak, batura, unea eta ibilbidea bezalako ezaugarriak transmititu nahi ditu diseinuak, egilearen arabera.

Guztira,  7 lan aurkeztu dira, bakarkakoak zein taldekoak, denak herriko emakume sortzaileenak.

Larunbat honetan jarriko da martxan proiektua, talde motorea osatzeko lehen bilerarekin.