Abuztuan, zinea kalean

2017/07/28
Aurtengoan ere, abuztuan herrian geratuko diren herritarrentzat eta kanpotik datozenentzat zine-emanaldiak izango dira.

Abuztuko asteazkenetan (2, 9, 16, 23 eta 30) zine-emanaldiak izango dira Zabiel plazan, gaueko 10etatik aurrera.

Tituluak, honakoak:

Abuztuak 2,       Zipi eta Zape, eta kapitainaren irla (euskaraz)

Abuztuak 9,       Paperezko hegazkinak (euskaraz)

Abuztuak 16,     Buscando a Dory (gazteleraz)

Abuztuak 23,     Pan (euskaraz)

Abuztuak 30,     Animales fantásticos (gazteleraz)

 

Eta gogorarazi gaueko hozkirriari aurre egiteko… jertsea ekarri!