2009ko Udaldirako Peoien Kontratazio Deialdia
2009/06/08
Deialdi honen bitartez Mutrikuko Udaleko brigadan 2009ko udaldian lan egiteko peoien hautaketa prozesuan izen emateko epea zabaltzen da ekainaren 12 arte.
IRAGARKIA: Lan brigadako peoi hautaketa
Xedea: Mutrikuko Udalak lan brigadako hiru peoi kontratatuko ditu. Kontratuaren iraupena 4 hilabetekoa izango da.
Betebeharrak:
- 18 urte baino gehiago edukitzea.
- Eskola Ziurtagiria edukitzea.
- Igeltsaritza eta pintaketa lanetan jakitea oinarrizko mailan.
- INEMen inskribatuta egotea 2009-05-01 aurretik.
Eskabideak aurkezteko epea: 2009ko ekainaren 8tik ekainaren 12ra Mutrikuko Udaletxeko harrera bulegoan.