Ahoa aztertuko diote herritarrei doan Mendaroko ospitalaren parean gaur

2012/11/05
Gipuzkoako Dentisten Elkargoa dago Dentibus ekimenaren atzean; goizez zein arratsaldez eskainiko dute zerbitzua.

Norbere ahoaren egoera zein den jakiteko aukera paregabea edukiko dute Debabarrenako biztanleek bihar, eta doan. Izan ere, Dentibus-a Mendaroko ospitalaren parean egongo da 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Bertaratzen diren guztiei ahoa aztertuko diete Gipuzkoako Dentista Elkargoko kideek.

Haginak ez ezik, hortzoiak (gazteleraz, encia) ere aztertuko dizkiete herritarrei. Ekimen hau aurrera eramateko Osasun Sailaren laguntza eduki dute. Gainera, Gipuzkoako Farmazialari Elkargoak ere ekimenean parte hartu nahi izan du. Gipuzkoako farmazia guztietan kartelak eta eskuorriak jarriko dituzte bruxismoari buruzko informazioa zabaltzeko.