Aitor Lizardi, III. Ziriako Andonegi Literatur lehiaketako irabazlea

2015/01/08
16-18 urte arteko saria Lorena Arreitunandiak eskuratu du

Gabon jaien zurrunbiloan hainbat albiste eman dira herrian, horien artean baita III. Ziriako Andonegi literatur lehiaketako sari banaketa ere. Aitor Lizardi herritarra izan da edizio honetako garailea, izan ere lehen saria ezik mutrikuar onenaren saria ere berak eskuratu baitu.

Guztira 15 lan aurkeztu ziren lehiaketara, horietatik bost mutrikuarrek idatzitakoak. Guztien artean 600 euroko lehen saria Taupadak lanari eskuratu zioten epaimahaikoek, herriko idazle onenari eskuratzen zaion 200 euroko saria Sagarrak belarretan lanari ematea erabaki zuten bitartean. Bi lanak Aitor Lizardi mutrikuarrak eginak.

16 eta 18 urte artekoen artean, 100 euroko saria Lorena Arreitunandia mutrikuar gazteak eskuratu du bere Arnas hatsa heriotzarako bidea lanagatik, baina beste sari bat ere egon zen, kasu honetan herriko literatur zaleek eskuratu ziotena Nahia Velez de Mendizabal herriko gazteari bere Etxeko amets gaiztoa lanagatik. Bere ahizpak jaso zuen saria.

Epaimahaia
kasu honetan Mikel Aizpurua, Nekane Agirre eta Joxe Mari Ulaziak osatu dute, eta sari banaketan, Joseba Palenzuela alkatea ezik, Joxemari Etxaburu kultura zinegotzia ere bertan izan zen. Lan sarituak Udaleko web orrian argitaratuko dira, baina zalantzarik gabe, ederrena bizpahiru urtetako lanak hartu eta liburu batean argitaratzea izango litzateke.

ITURRIA: A. Gorritiberea