Alkoholiko Anonimoen Elkarteak hitzaldia emango du etzi Zabielen

2013/05/21
Famili mediku bat, elkarteko bi kide eta gaixotasun hori duen pertsona baten senidea izango dira hitzaldia emango dutenak.

 

Eguenean, maiatzak 23, Alkoholiko Anonimoak Elkartekoek hitzaldia emango dute Zabielen. Hitzordua 19:30ean jarri dute.

Bertan izango dira Antonio Beltran famili medikua, elkarteko bi kide eta  gaixotasuna dutenen senideek osatzen duten Al-Anon elkarteko kide bat.