Almirante Gaztañetako igogailu berria martxan

2025/11/17

 

Joan den ostiralean, azaroak 14, Almirante Gaztañetako igogailu publiko berria jarri zen martxan. Udalak 2022an onartutako Irisgarritasun Planean jasotakoari jarraituz gauzatu dira lanak, Mutriku irisgarriagoa eta inklusiboagoa bihurtzeko asmoz.

Igogailu berria Jose Maria Altzibar eta Gaztañeta kaleak lotzeko 2024. urtean hasitako proiektuaren bigarren zatia da eta kale horien arteko irisgarritasuna nabarmen hobetuko du.

Lanek guztira 545.433,19 €ko kostua izan dute eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren dirulaguntza jaso dute; hain zuzen ere, aurrekontuaren %56,32 lagundu dute diruz, hau da, 307.188,87 €.