ALZHEIMERRAREN AURREAN EZ ZAUDE BAKARRIK
  
  
    
      
        
          2022/09/21
        
      
    
  
  Kezkatuta al zaude familiako kideren baten edo inguruko norbaiten aldartearekin, ohiko jokabide-aldaketarekin edo buru osasunarekin? 
AFAGIK eta Udaleko GIZARTE ZERBITZUEK lagun diezazukete.
AFAGI
- AFAGIk 943.297.118 telefonoan artatuko zaitu eta zure kezkari erantzungo dio.
 - AFAGI Alzheimerra edo beste dementzia batzuk dituzten pertsonen, eta haien senide eta lagunen Gipuzkoako Elkartea da.
 - AFAGIk rekita ditu banakako kontsultak eta estimulazio kognitiboko tailerrak, osasun-neurri zorrotzak betez. Informazioa eta hitzordua eskatzeko, deitu 943.297.118 telefonora.
 - Webgunea: www.afagi.eus
 - E-posta: afagi@afagi.eus
 
MUTRIKUKO UDALA
- Telefonoa: 943.195.081
 - Erasandako pertsonaren eta zeure bizi-kalitatea hobetzeko zer administrazio-kudeaketa egin behar den adieraziko dizugu.
 - Zuhurtziaz eta eraginkortasunez tratatuko dugu haren egoera pertsonala, eta etengabeko jarraipena egingo diogu haren espedienteari.
 - Hala eskatuz gero, gure udalerriko AFAGIko arduradunen izenak eta kontaktuak jakinaraziko dizkizugu.
 - Webgunea: www.mutriku.eus/eu/arloak/gizarte-zerbitzuak
 - E-posta: ongizate@mutriku.net / ongizate2@mutriku.net
 
