ANAIARTEKO TABERNA, SUBASTARA

ANAIARTE BILTOKIA ZENTROKO TABERNA KUDEATZEKO LEHIAKETA DEITU DU UDALAK. ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA, IRAILAREN 5era ARTE.

Abuztuaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia argitaratu denetik, hamabost egun izango dira eskaintzak aurkezteko epea, hau da, irailaren 5era arte luzatuko da epea.

Aurkezten diren proposamenen artean irabazten duenak, Anaiarte zentroko taberna bi urtez kudeatuko du eta beste bi urtez luzatu ahal izango da kontratua.

Informazio gehiago nahi duenak, udalaren web orrian eskuratu ahal izango du (www.mutriku.eus/tramiteak/kontratatzaile-perfila). Hantxe aurkituko dira deialdiko baldintza administratiboak, baldintza teknikoak eta agiri horien eranskinak.