Anari + Maramara

2016/03/14
Ostiral honetan, hilak 18, eta MRK-k antolatuta, Anari + Maramara izango ditugu Mutrikun kontzertuan.

Gaztetxean izango da gaueko hamarretan eta sarrera 6 euroko kostua izango du. 

Zure aurrekari penalak Anariren ibilbideko bosgarren diskoa, aurrekotik sei urte igaro ondoren argitaratua eta bederatzi kantuk osatua.

Anari Alberdirekin batera, Borja Iglesiasek (gitarra), Drakek (baxua), Mariano Hurtadok (pianoa eta teklatuak) eta Mikel Txopeitiak (bateria) osatzen dute egun Anari taldea. Andoaingo (Gipuzkoa) Garate estudioan grabatu dute nagusiki diskoa , Bonberenean grabatutako zati batzuk izan ezik.