Antzerkiaz blai jardunaldia asteburu honetan bukatuko da

2018/12/10
Urtero egiten den Antzerkiaz Blai! jardunaldia igande honetan bukatuko da Akelarre antzerki taldearen emanaldiarekin

Igande honetan, hilak 16, Akelarre antzerki taldeak Antzerkiaz blai! jardunaldiko azkenengo emanaldia izango dena eskainiko du.

Agenda arazoak direla eta, 15erako aurreikusita zegoen antzezlana, 16an izango da arratsaldeko 18:00etan Zabielen.

Hauek izango dira eskainiko dituzten antzezlanak:

SKETCH

Unibertsitatean gaude dagoeneko. Ikasleak irrikan daude antzezlan handi batean parte hartzeko. Batzuk beste batzuk baino gehiago, baina bukaera ustekabekoa izan daiteke guztientzat. 

AURKEZPEN EGONGELA

Aurkezpenaren eguna heldu da. Etxean, denak urduri, zein ezagutu behar ote duten. Txirrinak jotzen duen bakoitzean bihotzak irauli egiten die… BERA ailegatu arte. 

ILEAPAINDEGIA

Nori ez zaio, ba, gustatzen ile-apaindegira joatea dotore-dotore jartzera, eta batez ere herriko ile-apaindegi onenetako batera joatea. Ba, bi lagun hauek hobeto pentsatu behar zuten eta hara joan ez, …gertatu zitzaiena ez gertatzeko.