AR 6 Santa Katalina Konbentuko urbanizazio proiektuaren behin betiko onarpena

2023/05/23

Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi

2023ko maiatzaren 10ean, 54 zenbakidun Alkate Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

BAT: BEHIN BETIKO ONARPENA EMATEA AR6 SANTA KATALINA KOMENTUA eremua garatzeko proposatutako urbanizatze-proiektuari.

BI: Behin betiko onarpen erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian argitaratzea eta 20 eguneko informazio publiko aldia irekitzen dela iragartzea.

HIRU: Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da hori, eta adierazten da administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

- Berraztertzeko errekurtsoa, aukerakoa, egintza eman duen organo berari, erabakia argitaratu eta hilabeteko epean. Errekurtsoa ezetsitzat joko da jarri denetik hilabete igarotzen bada eta ebazpena jakinarazten ez bada. Edo zuzenean,

- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, argitaratzen den egunetik bi hilabeteko epean; administrazio-isiltasunez ezesten bada, berriz, sei hilabeteko epean. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

 

Mutrikun, 2023ko maiatzaren 12an.
Alkatea. Joseba Palenzuela Arrieta