Argindarra 15:00ak inguruan bueltatuko dela dio Iberdrolak

2012/11/26
Herriko hainbat auzo argindar gabe gelditu dira zenbait orduz; mozten ari ziren zuhaitz batek linea bat jo duelako joan da arginda

Iberdrolak jakinarazi duenez, Mutrikuko hainbat auzo ilunpetan utzi dituen gertaera 15:00ak alderako guztiz konpontzea aurreikusten dute. Mozten ari ziren zuhaitzetako bat linea elektriko baten gainean jausi izanak eragin du argindar mozketa.

Hasiera baten, herrian, Atxitxin, Domingo Ibarriaga, Eulogio Ulazia eta Konde kaleko bizilagunak, Goiko plazakoak eta Goiko Arban bizi direnak izan dira kaltetuak. Herrigunetik kanpo ere argirik gabe gelditu dira; besteak beste, Mixkiamendi, Galdona, Santa Elena, Isasimendi, Mijoa eta Olabarrietako bizilagunak ere.

Argindarra poliki-poliki zenbait gunetara bueltatzen hasia da, eta Iberdrolaren esanetan, 15.00ak aldean denek izan beharko lukete argia. Iberdrolak argi laga nahi izan du mozketaren erantzukizuna ez dela berea. Zuhaitzak mozten ari zena beraiekin zerikusirik ez duen beste enpresa bat zela jakinarazi dute.