ARTISAU ARRANTZAREN INGURUKO JARDUNALDIAK ZUZENEAN YOUTUBEN

 

Artisau Arrantzaren inguruko jardunaldiak apirilaren 15an izango dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Jardunaldiak osatzen dituzten bi hitzaldiak Mutrikuko Udala Youtube Kanalean ikusi ahalko dira zuzenean.

Bi hitzaldi izango dira, alde batetik AZTIko Estanis Mugerzaren eskutik “Euskadiko artisau arrantzaren ezaugarritzea, ikuspuntu ekosistemiko batetik abiatuz” hitzaldia, eta bestalde, ITSASOIKO proiektu berriaren izenean  David Lopategi eta Aitor Leizaren “Eguneko artisau arrantza, portutik herritarren saskira” izeneko hitzaldia.

Bi hitzaldiak zuzenean ikusteko:
https://www.youtube.com/watch?v=78VaCp2Mc94