Asier Illarramendi, 2012-2013 denboraldiko erdilari eta jokalari errebelazio onena

2013/12/04
Bi izendapen zituen eta biak eraman ditu Real Madrilen jokatzen ari den herritarrak.

Bi izendapen izan eta biak irabazi. “Pozik” hartu zituen atzo gauean mutrikuarrak futbol liga profesionalak emandako sariak. Eta argi izan zuen zeini eskaini: “Nire taldekide ohiei eskaini nahi diet saria, familiari eta neska lagunari”, esan zuen, irribartsu. Iñigo Martinez taldekide ohiari ere aitamena egin zion jokalari errebelazio onenaren saria jaso zuenean: “Iñi, zuretzat ere bada”.

ITURRIA: HITZA