Aste Santurako eskaintza Mutrikun

2009/04/14
Aste Santuan ondo pasa Mutrikun!!

Aste Santu honetan aukera ezberdinak egongo dira Mutrikun, Turismo Bulegoak antolaturik.

-          Alde Zaharra eta Bentalekua Museora bisita:

Monumentu multzo izendatuta dagoen Mutrikuko alde zaharra ikusteko eta ezagutzeko aukera paregabea. Jasokundeko Ama eliza barrutik ikusiko  da eta Mutrikuko bi pertsonai ezagunenak, Come Damian Txurruka eta Antonio de Gaztañetaren bizitza sakonak ezagutuko dira. Bestalde, Mutrikuko Bentalekua Museoa ere zabalduko da.

Apirilak 10 eta 11an, 12:00etan.

Irteera puntua: Turismo bulegoa
Prezioa: 1€ pertsonako.

 

-          NAUTILUS, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa:

Mutrikuko ondare paleontologikoa ezagutu eta orain 100 miloi urte bizi ziren izaki bitxiak ezagutzeko parada.

Aste Santua irekita egongo da:

Apirilak 9tik apirilak 12ra: 10:00-14:00 // 16:00-18:00

Apirilak 13: 10:00-14:00

 

-          Flysch-aren ibilbidea:

Mutriku, Deba eta Zumaia arteko itsas labarren garrantzi handia ezagutu eta aldi berean ezin hobeto pasa. Kultura eta aisialdia ezin hobe uztartzen dituen aukera. Gure historia ezagutu eta itsasoaz gozatu!

Apirilak 10ean, ibilbide osoa egiteko aukera egongo da arratsaldeko 4-etan. Erreserbak egiteko: www.flysch.com