Asteazkenean, apirilak 30, hasiko da IX. “Loratu Mutriku” bono kanpaina

Kanpainaren helburu nagusia: Mutrikuko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea dinamizatzea eta herrian kontsumoa sustatzea da. Hala, ekimenak inpaktu positiboa sortu nahi du, bai parte hartzen dutenestablezimenduetan, bai kontsumitzaileengan, eta herritarrak animatu nahi ditu atxikitako establezimenduetan erosketak egitera.
Bonoak erosi ahal izateko nahitaezkoa izango da Mutrikun erroldatuta egotea. 6 urtetik gorako herritarbakoitzak, gehienez, bono xorta bat erosi ahal izango du.
Udaberriko bonu kanpaina honetan, 30€ko balioko 1.350 bono jarriko dira zirkulazioan. Herritarrek, bono bakoitzeko, 20€ ordainduko dute. Gainontzeko 10€ak Udalak jarriko dituelarik.
30€ko bonu sorta bakoitza modu honetara egongo da banaturik: 10€ko frakzio 1 eta 5€ko 4 frakzio.
Bonoak, kanpainara atxikitutako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira eta behin bonoakerosita, ezingo dira itzuli eta ezta dirutan trukatu ere.
Erosketa-tiketaren zenbatekoak bonoaren frakzioaren kopuru bera, edota, handiagoa izan beharko du.
Bonoak, turismo bulegoan egongo dira eskuragarri ondorengo ordutegian: asteartetik ostegunera 10:00etatik14:00etara ; ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tik 18:00tara. Igande eta astelehenetanitxita.
Erosteko orduan, nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros dezake bere bonoa nortasun agiriaren kopia bat erakutsita. Erosketa bakoitzean,gehienez ere 2 bonu erosi ahal izango dira batera. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua.
Bonu xorta guztia aldi berean erabili ahalko da edo frakzioak erabilita ordaindu ahal izango da. Hori bai,erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du beti, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.
Kanpaina hau apirilak 30an jarriko da martxan, maiatzaren 18 arte. Hau da, 2 asteko iraupena izango du. Data honetatik aurrera erabili gabe dauden bonoek ez dute baliorik izango.
Bonuak, Mutrikuko 40 establezimendu hauetan erabili ahalko dira:
Apain estetika zentroa, Ansorregi oinetakoak, Bigara fruta eta barazkiak, Islada fisioterapia, Alazne Optika, Albaro denda, Arrizabalaga harategia, Alboka okindegi eta kafetegia, Apartak ileapaindegia, Tximak ileapaindegia, Kalbaixo Jatetxea, Alday Klinika, Olaizola arropa denda, Maneiro Lentzeria, Lasuen Elezgarai botika, Gotzon arrandegia, Iparraguirre Altzariak, Aldana, Iratxe masaje zentrua, Itxasne Frutategia, Joseba Elezgarai masaje etaosteopatía, Bare Bare Taberna, Lekube burdindegia, Ametza Taberna, Lon Apraiz botika, Maider Pinto estetika,Madariaga paperdenda, Aparra arropa denda, Dotore Ileapaindegia, Potero denda, Sabina denda, Garaiaarropa denda, Leize Erretegia, Zelaieta Jatetxea, Ziortza Ileapaindegia
Mutrikuko Udalak nabarmendu eta eskertu nahi du, herriko establezimendu hauek egiten duten esfortzuakanpaina hau aurrera atera ahal izateko, izan ere, eurek ez dute etekin zuzenik ateratzen, bonotan jasotako dirukopuru guztia aurreratu egiten dute.