Asteburuan waterpoloko txapelketak jokatuko dira igerileku zaharrean

2013/07/12
Barikuan txiki mailakoen jokatuko dute eta zapatuan, emakumezko zein gizonezko seniorren txanda izango da; esklerosi anizkoitzaren aurka igeri egiteko tartea ere hartuko dute zapatuan.

Bi egunez waterpoloak presentzi nabarmena izango du herrian; zehazki herriko igerilekuan. Izan ere, bertan jokatuko dira, txiki zein senior mailako txapelketak.

Barikuan, txikiek salto egingo dute uretara; eta kadete mailako lagunarteko partida bat ere ikusi ahal izango da. Zapatuan, berriz, seniorrek hartuko dute igerilekua. Zapatuan, esklerosi anizkoitzaren alde igeri egiteko geldialdia egingo dute txapelketan.

Txapelketan parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira:

TXIKIAK:
1. URBAT-URKOTRONIK
2.BIDASOA K.E.
3. W. DONOSTI.
4 SESTAO

SENIORRAK - EMAKUMEZKOAK
1. LEIOA

2. SANT ANDREU
3.BIDASOA K.E.  

SENIORRAK - GIZONEZKOAK

1. URBAT-URKOTRONIK
2. 4CAMINOS (MADRID)
3. CLUB DEPORTIVO BILBAO
4. FORTUNA KIROL ELKARTEA
5. BIDASOA KIROL ELKARTEA
6. TXIPI TEAM
7. SANT ANDREU
8. LEIOA
9. W. DONOSTI
10. SESTAO
11. PRO SECCO (ITALIA)
12. R.N.SORI (ITALIA)