Astelehenean hasiko da martxan Herribusa

2013/06/14
Herriko hainbat auzo lotuko ditu herri barruko autobus zerbitzuak; anbulategiarekin lotura bikoitza duen ibilbidea osatuko du.

Astelehenean jarriko da martxan Herribusa. 17 jesarleku eta ezinduentzako prestatutako plaza berezia edukiko ditu, eta 08:00etatik 12:00etara bitartean, herriko hainbat auzo lotuko ditu autobus zerbitzu berriak.

Hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez sortu du Udalak herri barruko autobus zerbitzua, eta proiektuak Anaiarte Biltokiaren oniritzia jaso du

Hasieran, helburu bikoitza edukiko du aipatutako zerbitzuak:

-    Herriko hainbat auzo lotuko ditu eta herritarrei haietara heltzea erraztuko die.
-    Anbulategiarekin lotura bikoitza duen ibibidea edukiko du. Herritarrek osasun etxera heltzeko ahalik eta traba gutxien izatea lortu nahi du Udalak.

-    Aurrera begira, honakoa ere lortu nahi da: zerbitzu publikoa eskaini herritarrei portuko edo/eta hondartzako eremuetara heltzeko.

Autobus zerbitzuari buruzko informazioa etxe guztietara helarazi du Udalak, eta zerbitzua probatzera animatu nahi izan ditu herritarrak. “Etxe bakoitzara eskutitz bana helarazi dugu herritar guztiei zerbitzuaren berri emateko. Horrekin batera, eta jendeari zerbitzua probatzeko aukera emateko, bina txarteltxo ere bidali dizkiegu”, adierazi du Politika Sozialeko batzordeburu Arrate Urangak.

Zerbitzua ez da doako izango. Diruz ordaintzen dutenek bidaiko 0,50€ ordaindu beharko dituzte. Bonoak ere atera ditu Udalak. Bonoak erosiz gero, bidaia gehiago egiteko aukera dago. Bi bono daude:  bost eurorekin, 12 bidaiakoa; eta hamar eurorekin 25 bidaiakoa. Bonoak herriko zenbait dendetan eta tabernetan erosi ahal izango dira: Sabina, Virginia, Kristina denda, Txalaparta, Bar puerto, Txirlatxo eta Goiko Eroski (Arrieta). Udaletxeko harreran ere eskuratu ahal izango dira bonoak.

 

IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA

Astelehenetik barikura eskainiko du zerbitzua. Goizez.
Txanbolingo biribilgunea:                          08:00, 09:00, 10:00, 11:00 eta 12:00
Portuko zabalera:                                     08:05, 09:05 10:05, 11:05 eta  12:05
San Agustin kalea:                                    08:10, 09:10, 10:10, 11:10 eta 12:10
Iriagirre:                                                    08:15, 09:15, 10:15, 11: 15 eta 12:15
Goiko plaza:                                              08:20, 09:20, 10:20, 11:20 eta 12:20
Anbulategia:                                             08:25, 09:25, 10:25, 11:25 eta 12:25
Samikolla:                                                  08:30, 09:30, 10:30, 11:30 eta 12:30
Gabilondo ur-depostioa:                            08:35, 09:35, 10:35, 11:35 eta 12:35
Eladio aurrean:                                          08:37, 09:37, 10:37, 11:37 eta 12:37
Anbulategia:                                               08:40, 09:40, 10:40, 11:40 eta 12:40

Ibilbidea osoa: 40 minutu. Hurrengo buelta hasteko gelditzen diren denbora tartean,  (10 minutu), Mijoara joango da autobusa.