Ate Irekien jardunaldia Iratxo Ludotekan

2022/01/31

Oharra:

Kaixo guraso,
Ohar honen bidez, Ludotekako ate irekiak hastear daudela jakinarazi nahi dizuegu. Zehatz-mehatz, ate irekiak Urtarrilaren 31tik Otsailaren 2ra izango dira.
Ondoren, izena eman nahi baduzue, gerturatu zaitezke ludotekara eta bertan izen- emate orria eskuragarri izango duzue, otsailak 3rako entregatu beharrekoa (emailez zein ludoteka bertan).
Hori ez ezik, ordutegiaren harira, astelehenetik ostegunera bitarteko zerbitzua izango dela jakinarazten dizuegu 16:00ak eta 19:30ak bitartean. Hala ere, aipatu beharra dago adin-tarte bakoitzari ordu tarte bat egokituko zaiola, eta behin betiko ordutegia aurrerago zehaztuko dela.

Animatu!


Iratxo Ludoteka

 

Folletoa

 

Izen ematea

 

Protokoloa