'Aurrekontua dagoenean' dikea amaitzeko asmoa agertu dio Jaurlaritzak Udalari

2013/03/05
Udalak Jaurlaritzarekin eduki dituen bileretan dikeko azken 150 metroak egiteko asmoa duela jakinarazi dio.

Udalaren nahiekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak dikea guztiz amaituko duela jakinarazi dio Udalari. Obra egiteko, ordea, ez du datarik jarri. 'Aurrekotua dagoenean' ekingo diote.

Egindako bileretan jatorrizko proiektura bueltatuko direla adierazi diete Jaurlaritzako ordezkariek udal agintariei, eta haiek pozik hartu dute berria. "Udalaren nahiarekin bat dator dikea proiektatuta zegoen bezala bukatzea, eta ez gainezka egiteko dikea egitea, aurreko Jaurlaritzakoek nahi zuten bezala", adierazi du alkateak.