Aurrera doa Debabarreneko Produktu Gastronomikoaren Kluba eratzeko prozesua

2013/01/11
Bilera egin zen atzo Debegesan Klubeko enpresekin 'Euskadi Gastronomika' proiektuan eskualdearen parte-hartze prozesuaren gaineko informazioa eskaintzeko eta Klubeko enpresa-talde bakoitzeko ordezkarien aukeraketa egiteko.

Debabarreneko Produktu Gastronomikoaren Klubaren lehendabiziko bilera egin zen, atzo, Debegesan, Klubaren eratze prozesuan aurrepausoa emanez. Guztira eskualdeko 35 enpresek osatzen dute Debabarreneko Klub Gastronomikoa.

Bileran Debegesako Turismo teknikariek Euskadi Gastronomika proiektuan Debabarrena eskualdearen parte-hartze prozesuaren gaineko informazioa eman zuten eta partaideei Klubeko kudeaketa eta funtzionamendu araudia banatu zitzaien.

Gainera, Klubeko enpresa-talde bakoitzeko sei ordezkariak aukeratu zituzten. Ordezkari hauek guztiek Kudeaketa Mahaian hartuko dute parte, Debegesa, Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak, Debemen eta Geogarapen Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeko elkartearekin batera.

ITURRIA: DEBEGESA