BADA POSIBLE Kultur Jaialdia

2020/07/25
Mutrikuko Udalak abuztuaren 1etik 9ra kulturaz gozatzeko Bada Posible Kultur Jaialdia antolatu du.

Mutrikuko Udalak abuztuaren 1etik 9ra kulturaz gozatzeko Bada Posible Kultur Jaialdia antolatu du. Jaialdia Kiroldegi aurrean kokatuko den 700 metro karratuko karpan izango da eta 180 pertsonentzako edukiera izango du ikuskizun bakoitzean. Sarrerak doakoak izango dira eta Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri. Mutrikuko bizilagunek sarrerak eskuratzeko lehentasunezko egun bat izango dute ekitaldi guztietan.

EGITARAUA
· Abuztuak 1, 22:00etan: RUPER ORDORIKA (SARRERAK AGORTUTA)
· Abuztuak 2, 20:00etan: KUKAI DANTZA TALDEA: Gelajauzia ikuskizuna (SARRERAK AGORTUTA)
· Abuztuak 3, 19:00etan: POTX ETA LOTX pailazoen ikuskizuna (SARRERAK AGORTUTA)
· Abuztuak 5, 22:00etan: ZINE FORUM: LUCIO dokumentala
· Abuztuak 6, 20:00etan: SAIA GOAIT (8 SARRERA GERATZEN DIRA)
· Abuztuak 7, 20:00etan: TARTEAN TEATROA: SIMPLICISSIMUS KABARET (SARRERAK AGORTUTA)
· Abuztuak 8, 20:00etan: SONAKAY + GURE AMETSA DANTZA TALDEA (SARRERAK AGORTUTA)
· Abuztuak 9, 20:00etan: MUTRIKUKO MUSIKA BANDA (60 SARRERA GERATZEN DIRA)

SARRERAK
Sarrerak doakoak izango dira eta Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri bulegoaren ohiko ordutegian: 10:00-14:00 / 16:00-19:00 (Ez da telefonoz erreserbarik egingo). Pertsona bakoitzak 2 sarrera bakarrik hartu ahalko ditu. Segurtasun neurriak direla eta ekitaldira joango diren pertsona guztien izen abizenak, telefonoa eta non egongo den eserita kontrolatuko da, beraz sarrerak ez dira transferigarriak izango eta 16 urtetik beherakoak beti heldu batekin joan beharko dira ekitaldietara. Legediak ezartzen duen edukiera errespetatuz 180 ikusle egongo dira gehienez ekitaldiko, binaka kokaturik eta segurtasun neurriak errespetatuz. Hori dela eta Mutrikuko biztanleek lehentasunezko egun bat izango dute ekitaldi bakoitzeko sarrerak jaso ahal izateko:

RUPER ORDORIKA (SARRERAK AGORTUTA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Uztailak 27
– Sarrera orokorren banaketa: Uztailak 28

KUKAI DANTZA TALDEA (SARRERAK AGORTUTA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Uztailak 28
– Sarrera orokorren banaketa: Uztailak 29

POTX ETA LOTX (SARRERAK AGORTUTA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Uztailak 29
– Sarrera orokorren banaketa: Uztailak 30

ZINE FORUM: LUCIO
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Uztailak 30
– Sarrera orokorren banaketa: Uztailak 31

SAIA GOAIT (8 SARRERA GERATZEN DIRA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Abuztuak 1
– Sarrera orokorren banaketa: Abuztuak 2

TARTEAN TEATROA: SIMPLICISSIMUS KABARET (SARRERAK AGORTUTA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Abuztuak 2
– Sarrera orokorren banaketa: Abuztuak 3

SONAKAY + GURE AMETSA DANTZA TALDEA (SARRERAK AGORTUTA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Abuztuak 3
– Sarrera orokorren banaketa: Abuztuak 4

MUTRIKUKO MUSIKA BANDA (60 SARRERA GERATZEN DIRA)
– Mutrikuko biztanleek sarrerak jasotzeko lehentasunezko eguna: Abuztuak 4
– Sarrera orokorren banaketa: Abuztuak 5

SEGURTASUN PROTOKOLOA
Ekitaldi guztietan, jaialdiaren eremura sartu aurretik tenperatura neurtuko zaie bertaratzen diren pertsona guztiei eta sukarra izan dezakeen inori ez zaio jaialdiaren eremura sartzen utziko. Eserlekuak binaka egongo dira kokaturik eta 1,5 metroko distantzia izango dute inguruko bikoteekin. Eserita egon beharko da momentu oro eta ezingo da eserlekuak mugitu eta hauetatik mugitu ere. Maskara jantzita edukitzea ezinbestekoa izango da, ondorioz edatea, jatea edo erretzea debekatuta egongo da.