BADATOR ABENDUROCK!!

2015/11/25
Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatzen duen Abendurock aurten nobedade askorekin dator.

Aurten, Mutrikuko Gaztetxea geldialdi eta hausnarketa garaian zegoela ikusirik, Gazte Asanbladak eta Rock Kolektiboak, indarrak batu eta ekimen guztiak Gaztetxean egitea erabaki dute. Horretarako eta nobedade bezala, soinu ekipamendu eta instalazioak hobetu ditugu, argiztapen berria jarriz eta atonketa desberdinak eginez Gaztetxeari, ala kontzertu gunearen eta kontzertuen kalitatea hobetu asmoz.