Badator Gaba Beltza...

2015/10/23
Urriaren 30 eta 31ean, bariku eta zapatuan, Gaba Beltza ospatuko dugu Mutrikun.

 

Barixaku arratsaldean, Txantxangorrik haur eta lehen hezkuntzakoentzat ekitaldi beldurgarriak antolatu ditu. Zabiel plazan elkartuko dira eta arratsalde odoltsuari hasiera emango diote. Hauek dira ordutegiak:

16:15-17:15 Haur hezkuntza

17:45-18:45 Lehen hezkuntza ( 1.,2., eta 3. mailak)

19:00-20:00 Lehen hezkuntza ( 4.,5. eta 6. mailak)

 Bukatu bezain laster, Gure Ametsa Dantza taldea, txistulariak eta akordeoilariak Axuri Beltza kalejira iluna egingo dute herriko kaleetan zehar. Beheko plazan bukatuko dute. Hemen, herriko gazteriak, Talaixako mamua uxatzeko espraikada antolatu du.

 Gau honetan Zabiel Kultur etxea sorginduta dago. Beldurrezko zine maratoia izango da bertan, sorpresa eta susto askorekin. Gaueko 21:00etan hasiko gara eta beste batzuen artean, 2014.urtean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaldiaren film laburrak botako ditugu. Hauek dira adibide batzuk:

 

  • Kitchen Sink ( Zelanda Berria). 14 minutu.
  • Surprise!! ( Alemania). 6 minutu.
  • George Lucas in love ( Estatu Batuak). 10 minutu.
  • Staplerfahrer Klaus ( Alemania). 10 minutu.

 

Eta askoz gehiago…

 

Zapatuan, eta Esti Garagarzaren eskutik, umeentzako den monstruo makilaje saioa izango da udaletxe azpian 17:00etatik 19:00etara.

 

19:00etan, eta Goiko plazatik hasita, Sorgiñak herrira helduko dira, eta kale guztietatik jendea beldurtzen ibiliko dira.

 

Beheko plazan eta iluntzeko 20:00etan hasita eta 21:30ak arte, Dantza Festa izango da umeentzat eta 23:00etatik aurrera helduentzat, Dj. Mikel eta bere sustrai doinuen eskutik.