Badator Olentzero

2016/12/17
Datorren zapatuan, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingin Mutrikura etorriko dira umeen eskutitzak jasotzera. 18:00 aldera, San Miguel ikastetxetik irtengo da Olentzero trikitixa taldearekin. Zaharren Egoitzara joan ondoren, San Agustin kalean gurdia hartuko du. Beheko plazan Mari Dominginekin elkartuko da eta ondoren denok batera Goiko plazara igoko gara, non eskutitzak jasoko dituzte.

OHARRA: Eskutitzak emateko, Komitiban parte hartu dutenek izango dute lehentasuna.