Badator Plazatik Gaztetxera!

2015/04/30
Maiatzaren 9an, bertso-afaria egongoda Mutrikuko Gaztetxean; txartelak salagai daude maiatzaren 6a bitartean.

Aurten ere badator Plazatik Gaztetxera! Zapatuan, maiatzak 9, Gaztetxean izango da bertso-afaria.

Bertan ariko diren bertsolari bikoteak honakoak izango dira:

  • Imanol Lekunberri (Txilin)- Imanol Uria
  • Malen Amenabar Larrañaga - Eneko Arrate
  • Aitor Servier- Muxi
  • Gorka Maiz- Aratz Igartzabal

 

Txartelak salgai daude dagoeneko Subeltz, Zubixa eta Tira Bira tabernetan, 8 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna, datorren eguaztena (maiatzak 6) izango da.

Antolatzaileek herritar guztiei dei egin diete saioaz gozatzeko. "Animatu eta etorri! Bertsolari gazteen saioarekin ederki pasatzeko aukera egongo da, beste behin eta!".