Badatoz iñauteriak!

2013/02/05
Udalak herriko zenbait elkarterekin laguntzarekin inaurterietarako egitaraua prestatu du; mozorro desfilean parte hartu nahi dutenek eguenerako eman beharko dute izena.

Prest dago iñauterietako egitaraua. Udalak herriko zenbait elkarterekin batera barikua eta zapaturako ekintzak prestatu ditu.

Mutrikuko iñaterietan ezin falta den pertsonajeak emango dio hasiera jaialdiari: Pikomelatosen lehen kalejira, barikuan, 16:00etan izango da. Hala ere, egun handia zapatuan izango da. 11:00etan ekingo diote egunari gazteenek eta gauera arte ondo pasatzeko tartea egongo da.

Zapatuan, besteak beste, mozorro desfilea egongo da. Parte hartu nahi dutenek eguena orduko izena eman beharko dute turismo bulegoan. "Esan behar den gauza bakarra da zenbat lagun aterako diren; bakarka ere parte har daiteke", azaldu du kultura teknikariak.

 

EGITARAUA (Egin klik irudian, handitzeko):

Egitaraua iñauteriak 2013