Bake Epailearen izendapenerako baldintzak eta eskakizunak
2025/11/10
- 2021ean deialdi bat egin zen bake epailea eta bere ordezkoaren aukeraketa burutzeko.
- 4 urte igaro direnez berriz hautaketa prozesua
- Prozesua:
- Oinarriak onartu eta deialdia egin
- Hautagaiak aurkezteko epea ireki. 20 lanegun
- Batzordean hautagaien egokitasuna baloratu
- Udalbatzak hautagaien proposamena egin eta Euskadiko Auzitegi Nagusiari igorri
- Euskadiko Auzitegi Nagusiak izendatu
AUKERAKETA PROZESUAREN OINARRIAK
Postuaren ezaugarriak
Lau urteko epealdirako izendapena.
Hautagaien baldintzak
- 18 urte beteak izatea eta naziotasun espainiarra izatea.
- Karguaren funtzioak normaltasunez betetzea galeraz diezaioketen ezintasun psikikorik edo fisikorik ez izatea.
- Doluzko delituengatik auziperatua ez izana, auziperatua eta absolbitua izan ez bada.
- Doluzko delituengatik kondenatua ez izana, birgaitua izan bada izan ezik.
- Euskararen ezagutza, gutxienez hizketarako gaitasuna duena, Mutrikun %90ean euskaraz hitz egiten dela kontuan hartuta. Behar izanez gero udaleko euskara zerbitzuak egiaztatuko du baldintza hau betetzen dela.
- Kargu politikorik edota sindikalik ez izatea.
- Funtzionario edo Administrazio bateko langile ez izatea, ez eta bere ardurapeko organismo bateko langilea ere (irakaskuntzan edo ikerketan dihardutenak salbu).
- Abokatu edo Prokuradore lanetan ez aritzea.
- Aholkularitza Juridikoan ez jardutea, ordainduta zein ordaindu gabe.
- Mutrikuko udalerrian bizitzea, ekainaren 7ko Bake Epaileen 3/1995 Araudiko 17. Artikuluan ezartzen denez.
- Aginte Judizialaren Oinarrizko Legearen 102. 302, 323 eta 389tik 397rako artikuluek arautzen duten bateraezintasun edo debekatze suposamenduetan ez egotea.
Eskariak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 4ra arte, hau barne.
Eskabide eredua eskuratzeko egin klik HEMEN
