Balkoiak eta lehioak apaintzeko lehiaketa

2019/05/17
Herritar guztiek har dezakete parte lehiaketan. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 20tik ekainaren 14ra bitarte, Turismo Bulegoan edo maiatzaren 24an, 10:00etatik 13:00etara, Txurruka plazan egingo den lore banaketan. Ekimenean parte hartzeko nahitaezkoa izango da izen ematea eta Mutrikuko Turismo bulegoan jaso behar den bereizgarria balkoi edo leihoan leku ikusgarrian eskegitzea.

Mutrikuko Udalak herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko antolatu duen lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei. Ekimena Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatu du Udalak.

Lehiaketa honen helburua da, herritarren parte-hartzearen bidez, Mutrikuko ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea.

Lehiaketa herritar guztiei zabalik dago. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 20tik ekainaren 14ra arte, Turismo Bulegoan edo maiatzaren 24an, 10:00etatik 13:00etara, Txurruka plazan egingo den lore banaketan. Izena ematean nahitaezkoa izango da etxe guztietara banatu den inprimakia bete eta entregatzea. Inprimakia Turismo Bulegoan ere eskuragarri egongo da.

Sariei dagokienean, herri mailako bi sari izango dira, bata 200 eurokoa eta bestea 150 eurokoa, Bertan Merkatari elkarteko saltokietan erabiltzeko. Gainera, eskualde mailako beste sari bat emango da, 250 eurokoa, irabazleak bere herriko saltoki elkartuetan erabil dezan.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 60 33 78 telefonora dei dezakete edo turismo@mutriku.net helbidera idatzi. Oinarriak ikusteko, klikatu hemen.

Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

Mutrikun ez ezik, Deban, Eibarren, Elgoibarren eta Ermuan ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa.