Bandaren kontzertua euskal kutsuz jantzita dator

2014/07/03
Emanaldia 23:00etan, kiroldegian, izango da eta herriko hainbat talde parte hartuko dute; kiroldegira igotzeko autobus zerbitzua egongo da.

Udako kontzertua zapatuan, 23:00, kiroldegian, izango da, eta  oraingoan eman dioten izena Eusko Irudiak da. Izan ere, euskal musika, folklore, kultura... izango dira kontzertuko ardatzak.

Kontzertuan herriko hainbat taldek parte hartuko dute:  Mutrikuko Musika Banda, Txistu taldea, Gure Ametsa dantza taldea, Bertso eskolako bertsolariak, Parrokiko Abesbatza, Komentuko Abesbatza, Anaiarte Abesbatza, Kantuz Bizi Abesbatza, Madalen Abesbatza, txalapartariak, alboka eta akordeoia izango dira bertan.

Kontzertua kiroldegian denez, autobus zerbitzua egongo da herritarrei bertaratzea errazteko. 50 zentimo balioko ditu bidaiak. 22:15etik 23:00ak arte ariko da autobusa etengabe bueltaka Txanbolingo biribilgunetik irtenda. Kontzertuaren amaieran autobusez jaisteko aukera ere egongo da.

EGITARAUA (Egin klik irudian handitzeko):

BANDA UDA 2014