Bariku gauean 'Fenix 11 * 23' filma ikusteko aukera egongo da Zabielen

2014/02/13
Benetako gertaeretan oinarritutako filma da; hainbat sari jaso ditu filmak eta jendartean ikusmin handia sortu du estreinatu zenetik.

Datorren asteko barixakuan, hilak 14, 22:00etan, Zabiel kultur etxean. Hori da hainbat eta hainbat lagunek ikusi duten Fenix 11 * 23 filma herrian bertan ikusteko kultura batzordeak jarritako hitzordua. 

Filman jasotzen denak benetako gertakizunetan dauka oinarria, eta hainbat sari jasoak ditu.

Sarrera doan iango da.

SINOPSIA
2004 urteko udazkenean Eric Bertranek, hamalau urteko gazteak, Harry Potter eta Fenixaren ordena liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako gadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten.

Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati posta elektroniko bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz.

 
FITXA TEKNIKOA

Fènix 11*23. Espainia. 2012

  • Zuzendaria: Joel Joan, Sergi Lara
  • Gidoia: Albert Plans Soriano, Hèctor Hernández Vicens
  • Ekoizpena: Arriska Films, Benecé produccions
  • Argazkia: Bet Rourich
  • Musika: Roger Julià
  • Muntaketa: Guillermo de la Cal
  • Aktoreak: Nil Cardoner, Rosa Gàmiz, Àlex Casanovas, Lluís Villanueva, Roberto Álamo, Ana Wagener
  • Iraupena: 96 min

 

TRAILERRA